Asylum

Asylum.

Editorial:
ASTIBERRI
Año de edición:
Materia
Novelas graficas
ISBN:
978-84-16880-13-3
Páginas:
104
Colección:
NOBELA GRAFIKOA
-5%
15,00 €
14,25 €
IVA incluido
Sin existencias

Marinak, 94 urterekin, gogora ekartzen du Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara eta Frantziatik Venezuelara egindako bidea. Haren erbestearen esperientziak bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldarenarekin, horiek ere ihes egin behar izan baitute, gerratik, indarkeriatik, behartutako ezkontzetatik eta sexu-esplotaziorako pertsonaren salerosketetatik, homofobiatik eta feminizidiotik.

Bere artea baliatuz, erbestearen esperientzak azaltzen ditu Javier de Isusik album honetan. Atzo bezala gaur, bizitza salbatzeko, duintasunez bizi ahal izateko toki baten bila ihes egin behar dutenen bizitzetan barneratzen da. Ihes egiten duten pertsonak dira, bai, baina horrez gain indarkeriari aurre egin behar diote, eta munduari agertzen diote nolako gaitasuna dugun jasateko eta geure bizitzak berreraikitzeko.